Herri programa osatzera deitu du Ezker Abertzaleak

Anboto 2007ko urt. 17a, 11:22
Durangoko Ezker Abertzaleak datozen lau urteetarako herri mailan bere jarduera politikoa definituko duen eskaintza politikoa zehazte aldera, Durangoko ahalik eta herritar gehienen parte hartzea lortu gura du. Horretarako, {i}Durangon indarrak biltzeko garaia, orain ezker abertzalea{/i} lelopean, eguaztenean, ekitaldia eratu du San Agustin kulturgunean, 19:30ean, eta parte hartzera deitu du egindako agerraldian: "Beste Durango batera eroango gaituen herri programaren diseinua egiteko gonbite publiko da", azaldu dutenez.
Durangoko Ezker Abertzaleak datozen lau urteetarako herri mailan bere jarduera politikoa definituko duen eskaintza politikoa zehazte aldera, Durangoko ahalik eta herritar gehienen parte hartzea lortu gura du. Horretarako, Durangon indarrak biltzeko garaia, orain ezker abertzalea lelopean, eguaztenean, ekitaldia eratu du San Agustin kulturgunean, 19:30ean, eta parte hartzera deitu du egindako agerraldian: "Beste Durango batera eroango gaituen herri programaren diseinua egiteko gonbite publiko da", azaldu dutenez.

Aurreratu dutenez, "bizitako une politikoaren aurrean" eta udaberrian izango diren hauteskundeei begira, ezker abertzaleak une politikoaren inguruan egindako irakurketa azaldu da ekitaldian. Era berean, Durangoko egoeraren inguruko ezker abertzalearen diagnostiko aurkeztea ere bada helburu: "aurrerantzean, herriko ahalik eta jende gehienarekin eta eragileekin, herriari begira egindako diagnostikoa modu zuzenago baten partekatzeko asmoarekin", diotenez. Ekitaldian, urteetan ezker abertzalean jardun duen hainbat herritar "erreferente" igoko da oholtzara.

Lan arloak

Herriarengandik "hurbilago" dagoen eta "denen eskubideak errespetatuko dituen udal baten alde" egin gura du ezker abertzaleak, eta "denon artean beste Durango bat birdefinituko duen eztabaidari ateak ireki"; euskarari “errespetua” deutsona eta "gure hizkuntzaren erabilera integraziorako tresna erabiliko duena". Diotenez, "ezkerretik eraikitako Durango baten alde, justizian eta berdintasunean oinarrituta". Hauteskundeetan presente izango direla diote, baina, “edukiari” eman gura izan die garrantzia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!