Aurrerantzean trenak igaroko duen tunela bisitatzeko aukera

Anboto 2007ko urt. 11a, 15:09

EuskoTrenek kudeatutako Bilbao-Donostia lineak Durangotik pasatzean aurrerantzean igaroko duen tunela ikusteko bisita gidatuak eratu ditu Euskal Trenbide Sareak (ETS).

EuskoTrenek kudeatutako Bilbao-Donostia lineak Durangotik pasatzean aurrerantzean igaroko duen tunela ikusteko bisita gidatuak eratu ditu Euskal Trenbide Sareak (ETS).

Zapatu goizetan izango dira, eta lehenengoa bihar egingo dute. Interesatuek Hiritarren Informaziorako Bulegora jo daiteke, edo, 94 620 25 51 telefonora deitu.

Abenduan ETSko teknikariak lur azpiko trazatu berriaren gaineko etxebizitzetako herritarrekin batzartu ziren, eta tunela ere bisitatu zuten 20 herritar inguruk. Azpiegituraren gaineko  hainbat azalpen jaso zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!