Legegintzaldi honetan alkate diharduen Juan Jose Ziarrustaren aldeko apustua egin du EAJk Durangon. Berau aurkeztuko dute datorren hauteskundeei begira zerrendaburu.
Bestalde, Durangoko EAJk emandako Astarloa Saria Juan de Iciar kultur elkarteak jaso du. Hainbat urtean Durangoko Pasiñoa antolatzen diharduen elkarteak eskualdeko kulturaren alde egindako lana aitortu gura izan du EAJk sari hau emanda. Abenduan jaso zuen saria elkarteko lehendakari Txema Asategik.