Gizarte borroka, hirigintza eta espekulazioa hizpide

Anboto 2007ko urt. 11a, 15:13
Hirigintza, espekulazioa eta gizarte borrokaren gaineko jardunaldiak hasiko dituzte, barikuan, Sapuetxe gaztetxean. Domekara arte luzatuko den ekimenak hainbat herritar eta kolektiboren topaleku izan gura du: "Hirigintza eta espekulazio fenomenoaren aurrean ardura eta esperientziak azaltzeko topaleku".

Horren ildotik, hirigintza jarduera eta espekulazioarekin lotuta, "egungo garapen sistema, lan prekarietatea, kontsumoa, garraio makroazpiegitura berriak, zentral termiko berrien eskutik doan energia kontsumoaren haztea, turismoaren neurri gabeko haztea eta golf zelaiak edo vela lako ekintza ludiko baztertzaileak" salatu dituzte.

¿De quien es la calle? bideoa izango da gaur ikusgai, 18:30ean, eta, La lucha contra el aparcamiento de de Eladio Perlado (Burgos) berbaldia. Bihar, mahai-ingurua izango da, 17:00etan: Bilbo Zaharreko eraisteek kaltetutakoen esperientzia ez eze, Gasteizko Alde Zaharreko barne-erreformako plan bereziaren aurkako borroka azalduko dute; Metropolizacion de Iruñerria aldizkariaren aurkezpena ere egingo da. Okupando Rom@, Lindane, Eskonbro eta Trastorno taldeek joko dute, 21:00etan. Etzi, Euskal Jai gaztetxearen gaineko bideoa izango da, 17:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!