Egoiliarrentzat mugatutako aparkalekua da eremu laranja. Eremu urdinean – hainbat kaletara zabalduko dena–, berriz, ez-egoiliarrek gehienez lau orduan aparkatu ahal izango dutena da, aurretiaz dagokion tarifa ordainduta. Gutxienez hiru ordu igaro arte, ezingo da bertara bueltatu. Egoiliarrek, berriz, eu
ren guneko eremu urdinean denbora mugarik gabe eta tasa gehigarririk ordaindu gabe aparkatu ahal izango dute; kasu honetan, hala ere, ez dira esklusibitate erregimenak babesturik egongo.Bestalde, elbarriek ez dute ordaindu beharko, eta edozein lekutan aparkatu ahal izango dute. Azkenik, isuna ordaintzeko epea egun bira zabalduko dutela ere jakinarazi dute.