Marka berria jarri du Romerok 400 metroetan

Anboto 2007ko urt. 11a, 14:26
Hilaren 4an Donostiako Anoeta belodromoan jokatutako 60 urtetik gorakoentzako probetan, Jose Luis Romero durangarrak 400 metroetako Espainiako marka segundu bat eta 14 ehunenetan jaitsi zuen. Aurreko marka ere berea zen, joan zen urteko martxoan Oviedon lortua: 59 segundo eta 89 ehunen. Donostiko lorpenaren ondoren, errekor berria 58 segundo eta 75 ehunenetan ezarri du.

400 metroetako Espainiako marka bosgarren aldiz hautsi du Bidezabal taldeko atletak: behin 45 urtetik gorako mailan Finlandian (Turku herrian), beste behin 50 urtetik gorakoan Suedian (Malmoe-n), eta hirutan 60 urtetik gorakoan; Alemanian (Poznan-en), Oviedon eta Donostian.

Carlos Tobalina gazteak, berriz, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera damaion denbora egin zuen, zapatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!