
Partida bera, espero baino epelagoa izan zen, eta Felixek eta Alberdi II.ak garaipen erosoa lortu zuten (30-22). Ricardo Alberdik eta Adolfo Elizegik partidari eusteko eginahalak egin zituzten, baina urdinak gehiago izan ziren, nabarmen.
Gozotik gehiago
Hain ibilbide luzean gazitik eta gozotik, bietatik probatu du Alberdik; gozotik gehiago, berak aitortzen duenez. Ez du beste pilotari batzuen palmares oparoa, baina ekinaren ekinez txapel bat baino gehiago batu du; esaterako, birritan irabazi du Urrezko Xistera (1999an eta 2001ean). Aldirik latzena 80ko hamarkadako greban bizi izan zuen.
Alberdik pilotari lotuta jarraituko du; Eusko Basqueko intendente moduan hasiko da lanean.