Autoak Mañaritik zetorren kamioiaren kontra egin du. Errepide ezbehar larria, BI-623 errepdidean. Talkaren ondorioz, kamioia errepidetik irten da. Ondoren beste auto batek, euren kontra jo du. Hori da lekukoek ANBOTOri emandako bertsioa. Dena den, istripuaren arrazoiak argitzeke daude.
Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira, kotxeetako batean harrapatuta geratu den pertsona laguntzeko. Kolpearen ondorioz, 78 urteko gizonezko bat hil da, eta beste bi pertsona zaurituta eraman dituzte Galdakaoko ospitalera. Bietako baten egoera larria da. Istripua gertatu ondoren, une batzuetan, auto-ilarak izan dira.

Bilbon matrikulatutako autoak:
Audi A-4
Fiat Tempra
Zaurituak:
MI.M.B, 70 urte, abadiñarra
MC.T.J, 37 urte, durangarra
Hildakoa:
I.G.B, 78 urte, abadiñarra