Amiantoa kentzeko neurriak hartu ditu Udalak

Anboto 2006ko aza. 28a, 12:42
Durangon, Zubiaurrea kalean, atzemandako amiantoa kentzeko neurriak hartu ditu Udalak. Hizkuntza Eskola berrirako obretan diharduenek atzeman dute amiantoa; horren eta alboko etxebizitza blokaren mehelinean —bi eraikin mugakideren artean erdibana eraiki eta biena den horma—, hain zuzen.

Lanotan 79.000 euro inguruko erabiliko ditu Udalak: “Espezializatutako lan taldea behar da eta kontu handia. Horrexegatik igotzen da horrenbeste aurrekontua”, azaldu du Juan Jose Ziarrusta alkateak.
Amiantoa erabili, ekoiztu eta merkaturatzea 2002ko ekainetik debekatuta dago, “osasunerako arazo larriak ekarri ditzakeelako”. Besteak beste, eraikinen egituretan, galdaretan, labeetan eta isurkien garraiorako hodietan aurkitu daiteke.
Amiantoaren tratamendurako eta gai horren kudeaketan lan egiten duten Udal Administrazioko langileen prestakuntzarako lankidetza ituna sinatu dute Osalan-Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL); eta, horrekin bat egin du Durangok ere. Ziarrustak azaldu du bulego teknikoa amiantoa non egon daitekeen aztertzen diharduela aspaldi, eta, lan horrekin jarraituko dutela: “izan daiteke beste nonbaiten ere topatzea eta kendu behar izatea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!