Hernandazen kasuan helegitea sartuko du Udalak EAEAN

Anboto 2006ko aza. 28a, 11:11
Durangoko Udalak helegitea aurkeztuko du Bizkaiko Lurralde epaitegiak Ofelia Hernandezen hilketagatik Felipe Ardanzari jarritako zigorraren aurrean. Horixe azaldu du Juan Jose Ziarrusta alkateak.
Durangoko Udalak helegitea aurkeztuko du Bizkaiko Lurralde epaitegiak Ofelia Hernandezen hilketagatik Felipe Ardanzari jarritako zigorraren aurrean. Horixe azaldu du Juan Jose Ziarrusta alkateak.

Epaileak 15 urteko kartzela zigorra jarri izan dio Ardanzari bikotekide ohia hiltzeagatik; elkarrekin bizi bitartean eta geroago, Hernandezi emandako tratu txarrengatik urte bikoa; eta urruntze-agindua urratzeagatik beste 9 hilekoa. Era berean, irtetean ezin du 20 urtez Hernandezen seme-alabekin — alaba berea du— traturik izan, horiengandik 500 metro baino gutxiagora egon ere ez.
Ziarrustak azaldu duenez, “epaileak Kode Penala aplikazioan gutxienekoetara jo duela ulertzen du abokatuak. Hiltzegatik 15-20 urteko marjina dago eta beste zigorra aplikatzea badela uste dugu”. Argitu duenez, “zigorra 15 urtetik gorakoa izan dadin nahikoa argumentu daudela deritzogu”. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira joko du Udalak. “Galduko ez dugula deritzogu, baina, horrela bada Udalak hartuko ditu gain kostuak. Irabazi beharko genukeela uste dogu”.

Beste eraso bat

Beste alde batetik, asteon, emaztea erasotzeagatik 33 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak. Ustezko genero-biolentziagatik atxilotu duten JL. B. L.  adin txikikoen seme-alaben aurrean egin zion eraso emazteari. Jakin eragin dutenez,  senarrari etxeko lanetan jasotzen zuen laguntza eskasa eta, gainera, seme-alaben aurrea “porruak” erretzen egotea aurpegiratu ondoren. Aurreko astean izan ziren gertaerak. Emakumearen berbetan eraso egin zion gizonak eta  bultzakadak eman, seme-alaben aurrean. Ertzaintzari azaldu zion bikotekideak berarengan “presio psikologikoa” eragiten ziola eta “behin eta berriro eraso fisikoak” ere.

Juan Jose Ziarrustak alkateak, joan zen astean jakitera eman zuenez, Durangon, azken urte honetan, genero-biolentziazko 25 kasu, etxeko-biolentziako lau eta hiru sexu eraso izan dira. “Honek salatutako kasuei baino ez dagokie, eta jakin badakigu kasu guztiak ez direla kaleratzen. Datu larria da. Are gehiago aintzat hartuz gero beste hainbat ezkutuan direla. Aurre egiteko herritarren laguntza oso garrantzitsua da”, azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!