Babeseko etxebizitzak eraikitzeko ituna sinatu dute

Anboto 2006ko aza. 28a, 10:33
Babeseko 194 etxebizitza eraikitzeko lankidetza-ituna sinatu dute, asteon, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaiak eta Durangoko Udalak. San Roke inguruan altxatuko dira etxebizitza gehienak; 143, hain zuzen. Guztiak salmentara zabalduko dira. Bestalde, Aramotzen 52 etxebizitza egingo dituzte: erdibana, babesekoak eta sozialak izango dira horiek. Aitatu, 26 etxebizitza sozialak alokairuan jarriko direla.

Sozialak eraikitzeko lur saila Jaurlaritzari emango dio Udalak; gainerakoetarako lursailagatik, berriz, guztira, lau milioi euro inguru ordainduko ditu Jaurlaritzak.
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak sailburu Jabier Madrazoren berbetan, “jakin badakigu etxebizitzaren arazoa ez dela konponduko horrekin, hala ere, arazoaren ebazpenera begira pauso bat gehiago da". Itun "garrantzitsutzat" jo du, astelehenean sinatutakoa. Baita Juan Jose Ziarrusta alkateak ere.
Madrazok azaldutakoaren arabera, "Udalak eta Jaurlaritzak elkarlanean dihardute, eta emaitza onak lortu dira. Horretan jarraituko dugu, hemendik aurrera ere".

Aramotz eta San Rokek eraikiko diren etxebizitzetan 24,1 milioi euro inguruko — lurrak erosteko lau milioi— inbertsioa egingo du Jaurlaritzak eta, espero dute 2008ko amaierarako edo 2009ko hasieran gertu egotea. Lehenengo etxebizitzak zotz egingo dira berriz, 2007ko amaieran.

Eraikiko diren etxebizitzak lortzeko lehentasuna izango dute Etxebiden izena emanda duten Durangon erroldatutako herritarrek. Madrazok jakin eragin duenez, guztira, 973 dira izena emanda daudenak; 2.827, berriz, Durangon etxebizitza eskatuta dutenak, oro har. Bestalde, Bizigune egitasmoaren bitartez hutsik egon diren 49 etxebizitza mobilizatu dituztela adierazi du sailburuak. Iaz, sinatu zuen ituna Durangok Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Sailarekin ituna Durangok etxebizitza hutsak alokairuan kaleratzeko. Zehaztu dutenez, orduan 17 etxebizitza ateratzea lortu zen.

Aurten Aramotzeko partzela eta 2007an san Tokekoa erosteko tramite administratiboak abiatu ditu Jaurlaritzak. Etxebizitzak eraikitzeko lanak, berriz, 2007ko amaieran hastea aurreikusten da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!