Euskara elkarteek aisiako eskaintzaren nolakotasuna landu dute "Aisia euskaraz bizi" jardunaldietan

Anboto 2006ko aza. 27a, 15:49
Azken aldian asko hitz egiten da aisiaz eta esparru horrek bereziki haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko ematen dituen aukeraz. Egun hauetan antolatutako jardunaldiekin Topagunea eta Euskara Elkarteak esparruan lanean dihardutenei ekarpen xumea egitea eduki dute helburu gisa. Atzo (azaroak 23) egun osoan zehar hainbat dira hausnarketa eta lanketa gai gisa proposatu zirenak.
Azken aldian asko hitz egiten da aisiaz eta esparru horrek bereziki haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko ematen dituen aukeraz. “Aisia euskaraz bizi” jardunaldiekin Topagunea eta Euskara Elkarteak esparruan lanean dihardutenei ekarpen xumea egitea eduki dute helburu gisa. Atzo (azaroak 23) egun osoan zehar hainbat dira hausnarketa eta lanketa gai gisa proposatu zirenak.

Aisialdiaren definizioa eman da eta egungo aisialdiaren argazkitxoa egin da. Euskara Elkarteen aisiako eskaintzaren nolakotasuna landu da eta esparruan euskara elkartean duten eskarmentu, ezagutza eta esperientzien bilduma den Abian gidaliburuaren aurkezpena egin da. Aisiako ekintzetan euskararen erabilera modu planifikatuan lantzeko metodoa proposatu da. Aisian euskararen erabilera ez sexista sustatzeko estrategiak landu dira eta gomendioak eman dira. Aisiaren erabilera birtuala mehatxu gisa baino aukera gisa antzemateko argudioak eskaini dira. Eta aisiako eskaintzaren kalitatea neurtzeko irizpideak aipatu dira.

Formula magikorik  ez da gaurkoan ere lortu! Baina aisian eskuartzeko hainbat estrategia konpartitu dira.  Eta eguneroko lanerako erabilgarria izango den euskarri berria Abian gidaliburua aurkeztu eta banatu da.

Bestalde eguna konpartitu ezin izan dutenentzako jardunaldietako webgunean eguneko hitzaldi guztiak idatziz jarriko dira  eguneko kronikarekin batera. Jardunaldietan landutakoari zabalkundea eman nahi zaio. Aisiako eragileon eskura modu erosoan jarri.

Topagunea eta Euskara Elkarteak haur eta gaztetxoen artean euskaren erabilera sustatzeko aisia tresna gisa erabiltzen dute eragileoi modu xumean egiten dioten ekarpena izan dadila nahi dute.

Aisiaren esparruak interesa sortzen duela errealitate bat da. Horren adierazle da jardunaldietan parte hartu duten eragile kopurua. Hainbat eremutan aisiaren esparruan lan egiten duten edo lan egin nahi duten berrogei eta hamar eragiletik gora bildu dira. Partehartzaileen gehiengoa gazteak eta emakumezkoak osatu dute.

Bestalde asko dira interesa agertu duten arren bertaratzeko ezintasuna agertu dutenak. Izan ere aisialdian asko baitira modu boluntarioan lanean aritzen direnak. Hauekin jardunaldiak konpartitzeko asmoarekin emango zaio jarraipena jardunaldiari horretarako arestian aipatutako webgunea bitarteko moduan erabiliz.

Topaguneak hainbat hile eman ditu VI. Jardunaldi hauen prestakuntza eta antolakuntza lanean. Horretarako ezinbesteko bidelagun izan ditu ondoko erakunde eta entitateak Bazkide dituen Euskara Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako HPS, Bizkaiko Foru Aldundiako Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Durangoko Udala, Euskadiko Kutxa eta Fagor eta Gertu enpresak.

Orokorrean parte hartzaileak egoki baloratu dute jardunaldia. Eta hau da antolatzaileek gehien estimatu dutena. Aurrerantzean ere lanean jarraitzeko motibazioa baita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!