Mugarrak herritarren parte hartzea eta etxebizitza politika bultzatu gura ditu

Anboto 2006ko aza. 29a, 20:03
Etxebizitza politika garatu eta herritarren parte hartzea bermatu behar da, udal aurrekontuan, Mugarra; eta, diru sarrerak zehaztu aurretik, tartean arau fiskalak, lotu beharrekoa da hori.
Etxebizitza politika garatu eta herritarren parte hartzea bermatu behar da, udal aurrekontuan, Mugarra; eta, diru sarrerak zehaztu aurretik, tartean arau fiskalak, lotu beharrekoa da hori.

Ildo horretan, batetik, herritarreko harreman batzordea sortzea proposatu dute, eta kontseiluen “indartzeak” daukan garrantzia nabarmendu. Bestetik, urtero, aurrekontuaren Z etxebizitza politikara bideratzea  proposatu dute, eta politika “garrantzitsu” eta “aktibo” ezaren aurrean aukerak garatzeko (kooperatiba, udal sustapena, promotoreekin negoziaketa…) talde politiko-teknikoa sortzea.
Mugarraren berbetan, “babesekoak, alokatzeko gazteentzat laguntzak (60.000 euro)… badira, baina, skate pistan 240.000 euro erabili gura dira edo hilabeterako patinaje pistan 70.000”.
Gizarte Ekintzaren aurrekontua  igo dela ere aitatu dute; Landako erakustazokaren alokairua eta komertzioaren sustapena barne (bion artean 290.012 euro): “Atalok kendu behar ez diren arren, ezin da edozer saldu gizarte ekintza lez. Hauteskundeei begirako jarrera da. Plangintzak zein neurrian bete diren ere ez da aztertzen”.
Bizikleta karrilerako 60.000 euro gorde direla gogoratu du Mugarrak eta bidegorriak herri barruko garraiorako beharko luketela. Hiri-autobusaren proba, berriz, urtebetera luzatzea deritze zuzena. “Helburu ekonomiko eta sozialei erantzuten ez deutselako” LESA desegitea, eta protokolo gastu zein Udalaren funtzionamenduan hainbat aldaketa proposatu dituzte. Euskara edo Gizarte Ekintza arloan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!