Herri-arteko autobusaz jardungo dute Aldundiarekin

Anboto 2006ko aza. 29a, 19:30

Durangaldeko alkateekin elkartuko da Bizkaiko foru arduradun nagusia herri arteko autobusaz jarduteko. Hil honen erdialdean dute hitzordua eginda, Juan Jose Ziarrusta alkateak azaldu moduan.

Durangaldeko alkateekin elkartuko da Bizkaiko foru arduradun nagusia herri arteko autobusaz jarduteko. Hil honen erdialdean dute hitzordua eginda, Juan Jose Ziarrusta alkateak azaldu moduan.

Ziarrustak azaldu moduan, “ekonomikoki ez da bideragarria autobusa eta ez du Durangaldeko arazoa konponduko. Hala ere, inguruko herrietatik Durangora datozenek autoa ez erabiltzea lortu gura genuke. Kanpoaldeko auzoetatik igaroko dela pentsatzekoa da. Are hobeto. Hirigunera heltzeko hobeto izango dute-eta bertokoek”.
Ia azken hiru urtean mugikortasunaren gaineko LEBER enpresaren ikerketa eta proposamenak “zehatz-mehatz” jarraitzen dihardutela dio Ziarrustak. “Anbizio handiko plana da, egun batetik bestera egiten ez dena”. Ildo berean, oinezkoentzako eremuak egokitzeari ardura berezia jarri diela ere azaldu du (SanAgustinalde-Zumalakarregi eta Ezkurdi), eta TAOa eta oinezkoentzat jarritako hirigune historikoaren kudeaketa lotu direla; Urki-Hegoalde eraztuna ixteko lanak eman direla eta Tabira-Montorreta saihesbidea 2007an hasiko dela be adierazi du.
Bestalde, Landako erakustazoka azpiko aparkalekua abenduan zabalduko dela eta hiriaren kanpoaldetik doan bidegorria amaitzen dihardutela gogoratu du; baita Bizikletan ibiltzeko barruko ibilbideetarako 2007rako dirua lotu dela, “bizikleta erabiltzeko ohitura falta igarri” arren.  Garbiketa eta zaratari dagokionez pausoak eman direla ere badio, enplegu eta etxebizitzan ez eze.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!