Santi Artetxe izan zen garaile ‘Balcon de Bizkaia’ rallyan

Anboto 2006ko aza. 30a, 14:28
Santi Artetxek eta Sandra Fernándezek osatutako bikotea nagusitu zen ‘Balcon de Bizkaia’ rallyan. Proba estua izan zen. Mañariarrak, Peugeot 307 WRC indartsuaren barruan, 20 minutu eta 59 segundo erabili zituen ibilbidea osatzeko; bigarren Txiki Burgos eta Borja de la Fuente izan ziren, bederatzi segundora (Mitsubishi Evo VIIIagaz); hirugarren, Xabier Lujua eta Joseba Larrinaga, 25 segundora (Subaru Impreza Sti-agaz).

Lehen tramua, Ibarruritik Maumara artekoa, birritan korritu zuten. Lehenengoan Txiki Burgos hobeto moldatu zen bide bustian, eta bigarrenean Artetxek galdutako aldea errekuperatu zuen.
Bigarren tramua hiru bider egin zuten. Lehenengoan Artetxe nagusitu zen; bigarrenean mañariarrak eta Burgosek denbora berdina erabili zuten, eta hirugarrenean, berriz ere, Peugeot 307aren ahala agerian geratu zen.

Rally kategoria ezberdinetan Antxustegi, Lotina, Lujua eta Artetxe izan ziren garaileak. 15 gidarik lasterketa utzi beharra izan zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!