Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Durangon

Anboto 2006ko abe. 1a, 11:43
Euskalduna Jauregirako falta zen azkenengo pausua izango da igande honetan Durangoko Ezkurdi kiroldegian emango dutena. Lazkano, Ibarluzea, Ugartetxea, Ajuriagogeaskoa, Lekue eta Muniategiren bertsoak entzungo ditugu Durangon.

Igandea egun handia izango da eskualdeko bertsozaleentzako. Bizkaiko Bertso Txapelketako azken finalaurrekoa izango dugulako, non eta Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Beñat Ugartetxea mallabiarra eta Gorka Lazkano berriztarra arituko dira bertsotan.
Bilboko finalera iritsi orduko bertsozaleen hitz ordua Durangon izango da, eta inguruko bertsolari biok animo asko jasoko dute seguruen. Gorkak, Igorren lortu eban finalerako txartela, eta 397 puntu batu ditu txapelketan. Arratsaldeko bost terdietan Durangoko frontoian izango da azken finalaurrekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!