Guraso eta helduek badute, erakusmahaietan bueltaka galtzearen plazerra izateko aukera, edo gustuko idazlearen sinadura edo elkarrizketa jasotzeko beta; edo gustuko musika taldea entzuteko, hitzaldi edo mahai-inguru batekin gozatzeko, edo beste barik aspaldiko lagun bat erakustazokako kaleren batean topatu, eta trago bat hartzera joan eta bizitzaz hitz egiteko modua.

Esandako moduan, umeek ere Azoka dastatzeko era topatu zuten, duela hamazazpi urte, Berbaro eta Gerediaga elkarteeko kideek. Hiru begirale izango dira, eta ipuin kontalariak, eta kontatutakoaren inguruko ilustrazioak, eta haurrentzako idatzitako liburuen aurkezpenak, eta liburuak. Bi gune izango dira, apaletan, adinaren arabera sailkatutako ipuin eta liburuak egongo direlarik.
Adin txikienetakoak liburuetara gerturatzeko asmoa dute antolatzaileek, eta horretarako, espreski eurentzako prestatutako txokotxoa izango dute Euskal Herriko Liburu eta Disko Azokan. 2 eta 12 urte bitarteko haurrak ipuinen magian sartzeko, ipuin kontalariekin batera, ilustratzaileen bisitak ere jasoko dituzte. Azokan egunero izango dute umeek literaturaz eta euskaraz gozatzeko euren txokoa, Berbaroko begiraleek dinamizatuta, eta Gerediaga Elkarteak be bultzatuta.