Artisautza zentzumen guztiekin gozatzeko

Anboto 2006ko abe. 1a, 14:03
Euskal Dendaren 11. aldiak artisautza urrunetik ikusteko ez ezik, bere esentzia osoan hautemateko eta gozatzeko aukera eskainiko digu. Hainbat tailerren bitartez, gizakiaren bost zentzumenak lanean jarriko dituzte azokak iraungo duen bost egunetan.
Euskal Dendaren 11. aldiak artisautza urrunetik ikusteko ez ezik, bere esentzia osoan hautemateko eta gozatzeko aukera eskainiko digu. Hainbat tailerren bitartez, gizakiaren bost zentzumenak lanean jarriko dituzte azokak iraungo duen bost egunetan.

Abenduaren 5etik 10era izango den Euskal Dendaren XI. aldiak artisautzaz gozatzeko hamaika modu daudela erakutsiko digu. Arteaz modu desberdinean eta berritzailean jabetu gaitezen, gizakiaren bost zentzumenak oinarri hartuko dituen ekitaldi sorta berezi eta erakargarria antolatu du Arbaso elkarteak. Egunean zentzumen bat izango da protagonista, eta huraxe zorroztu eta erabili beharko duu bisitariak, ekitaldien edukia oso-osorik hartzeko.

Eguaztenean, ikusmenaren eguna izango da. Lehenengo, Pinondo Etxeko bolillo tailerreko irakasle Maria Isabel Montesek ikastaro laburra emango du. Ondoren, Artesag tailerrak kaledoskopiotik begiratzera gonbidatuko gaitu. Azkenik, sasibitxien edertasuna eta distira begiz jateko aukera eskainiko digu Aitor Diegoren erakusketak.

Iban GorritiEguenean, entzumena zorroztu beharko dugu. Erakustaldien atalean, burdinlantze saioa izango da, eta ondoren, txalaparta tailerrean parte hartzeko aukera dugu Iker Ortizekin.
Barikuan, komeni da sudurzuloak garbi izatea, zentzumen horri lotutako ekitaldiak antolatuko dituzte-eta. Arbaso elkarteak Zeren usaina dau artisautza tailerrak? izeneko hitzaldia eskainiko du. Ildo beretik, Jorge Martinez Catavinun ardo eskolako kideak, usain ezberdinak bereizten erakutsiko digu. Azkenik, atal praktikoan, lurreko trufak usaintzeko aukera emango du Micovaldorba, valdorbaren garapenaren aldeko elkarteak.

Zapatuan, segurutik gehienek itxarondako zentzumena landuko da: dastamena. Egunean zehar ardo eta ezti dastaketak izango dira. Horrekin batera, tailer bi antolatu dituzte. Batean, Angelines Catalák karameluen tailerra gidatuko du, eta bestean, Gorrotxategi konfiteroak zaporeen eskala zabalean (gozoa, garratza, mikatza…) arakatzera gonbidatuko gaitu.

Domekan, azkenik, ukimena oinarri hartuta, erakustaldi eta tailer mordoska izango da. Bego Rojok, esaterako, buztinaren artea apur bat gehiago ezagutzen lagunduko digu. Joxepa Albizuk, berriz, Gerra Zibil sasoian hainbeste familiaren oinarrizko elikadura izandako taloak egiten erakusiko du. Taloa baino gazta nahiago duenak Jon Etxebarriaren ikastarora hurreratzea besterik ez dauka.

Artetsu sariak

Artetsu sariek bost zentzumenak batera piztuko dizkiete irabazleei. Koldo San Sebastiani, El pais de los vascos dokumental sortaren egileari, euskal ohitura tradizionalak aztertzen egindako lana eskertuko diote. Jose Luis Alonsori, berriz, jubilazio atarian dagoen honetan, besteak beste, Bilboko Iparraldeko Geltokiko beiratea egiteko ardura izan zuen Artistas y Vidrieros de Irun enpresa sortu izana errekonozituko diote. Deia egunkariak, berriz, “lan ederra osatu zuen iaz Euskal Dendaren inguruan”, Bernat Vidal Arbasoko lehendakariaren esanetan, eta horixe eskertuko deiote Artetsurekin. Basauriko Sustraia Kultur Elkarteak jasoko du azken saria; Bizkaiko azoka zaharrena beraiek antolatzen dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!