Karidadeko Benta eta Pata Negra kontzerturako sarrera bi zozketatzen doguz

Anboto 2006ko abe. 4a, 22:32
Anboto Komunikabideakek, Gerediaga Elkartearen laguntzarekin, abenduaren 7an, Durangoko Plateruena kafe antzokian izango den kontzerturako sarrerak zotz egingo ditu. Zozketan parte hartu nahi baduzu, mezu bat bialdu zure datuekin webgunea@anboto.org helbide elektronikora.
Karidadeko Benta musika taldeak Belaunaldia lan berria aurkeztuko du kontzertuan. Lehenengo kontzertua izango da Durangokoa eta 2006.urtean emango duten azkena. Pata Negra taldeak Euskal Herrian zehar egingo duen birako azken kontzertua emango du Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan.

Sarrerak: aurrez 15€ eta leihatilan 17€. Ordua: 21:30ean.

Anboto Komunikabideakek, Gerediaga Elkarteari esker, sarrera bi zotz egingo ditu aste honetan bertan. Irabazleak kontzertua doan ikusteko aukera izango dute. Parte hartu!

Saltokiak: Plateruena Kafe Antzokia, Azokako informazio stand-a eta Bilbo, Donostia, Bergara eta Tolosako Megadendatan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!