Iazko izotz pista halako bi da aurten jarriko dutena

Anboto 2006ko abe. 5a, 18:09
Landako erakustazokak 800 metro koadroko izotz pista hartuko du, aurten, hilaren 22tik urtarrilaren 14ra. Iazkoaren ia bikoitza: zabaleran bost metro irabaziko ditu eta luzeran hamar. Beraz, aldi berean, 250 lagunek jardun ahal izango dute. Aurrekontua, berriz, 105.000 eurokoa da.

“Ahalegin eta aurrekontu handia” eskatzen duen egitasmoa iaz abiatu zuten, Kirola eta Gazteria zinegotzi Ander Gorrotxategik gogoratu duenez: “Harrera ona izan zuen eta zerbitzua hobetzeko neurriak hartu dira. Jenda erakarriko duen ekitaldi garrantzitsua izatea dugu helburu, zerbitzu ona ez eze”.

Bestelako nobedaderik ere badago 8 urtetik gorakoei begirako izotz pistarekin lotuta: ikasleentzako hiru txanda osatu dira (3 euro; durangarrek doan izango duten arren), urtarrilaren 8tik 12ra. Sarrera ordaindu beharrik ez dute izango bisitariek, eta ordutegitik kanpo taldeentzako ikastaroak eratuko dira. Pista 10:30etik 13:30era  eta 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik; bariku eta zapatuan, 21:30etik 00:30era be bai. Helduentzat  5,5 euro da sarrera; 14 urte artekoentzat 5; eta taldeentzat 4,5. Eguaztenetan, 3 euro izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!