Ahotsak-en agiria aztertzean udalbatzarretik irten dute

Anboto 2006ko abe. 4a, 18:10
Talde Mistoa, Aralar, EB-Berdeak, PSE-EE, Mugarra eta EAk udalbatzarretik irten zuten, alkateorde Aitziber Irigorasek eta EAJko beste hiru zinegotzi (Arantza Barrenetxea, Sara Oceja eta Mari Jose Balier), “emakume lez eta alderdirik ordezkatu gabe”, Ahotsak plataformaren agiriarekiko atxikimendua agertzera zihoazenean.

Ohiane Estibez eta Pilar Riosen (Mugarra eta PSE-EE) ustez “alderdikeriaz” jokatu zuten: “Bozeramale batzordean eskatu dugu ez aurkezteko, dagokion foroa ez delako udalbatzarra, eta haserrea agertu gura dugu”. PPko Cristina Ibarrolak zioen, berriz, agiriak ez duela “islatzen errealitatea”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!