Inazio Zamalloa abadea omendu egingo dute

Anboto 2006ko abe. 6a, 18:13
Iurretan 1908an jaiotako Inazio Zamalloari “omenaldi txiki, apal bezain hunkigarria” eskainiko die Uribarriko parrokiak eta Durangoko Udalak, barikuan, 12:00etako mezan.
Iurretan 1908an jaiotako Inazio Zamalloari “omenaldi txiki, apal bezain hunkigarria” eskainiko die Uribarriko parrokiak eta Durangoko Udalak, barikuan, 12:00etako mezan.

Meza-buru Inazioren loba izango da, Bizkaiko Elizako bikario nagusi Anjel Mari Unzueta durangarra eta Uribarri Andra Mariako parrokoa lagun dituela. Argitu dutenez, EAEn, jendaurrean meza ematen duen abade adinduena ei da, 1934an ordenatutakoa. Urte gehienak Gasteizen egin ditu: notario, kapilau, probikario, bikario nagusi… 80 urterekin erretiratu eta Durangora etorri zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!