AHTaren aurkako manifestazioa deitu dute barikuan

Anboto 2006ko abe. 6a, 18:50
Herria ez odolustu. AHTrik ez! lelopean manifestazioa deitu du, gaurko, Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak, “gezurraren” eta “inposaketaren” egitasmoaren kontra.
Herria ez odolustu. AHTrik ez! lelopean manifestazioa deitu du, gaurko, Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak, “gezurraren” eta “inposaketaren” egitasmoaren kontra.
Euskal Liburu eta Disko Azokaren aurrean jarri dute hitzordua, 17:00etan, eta gogoratu dute Arrasate-Elorrio eta Abadiño-Durango lanak enkante publikoan daudela.

Globalizazioari laguntzen dion egitasmotzat jo dute AHTa manifestaziorako deialdia egiterakoan eta informazio eza salatu ere bai. Euskal Y-a gelditzea eta “garapenerako eztabaida zabala” eskatu dituzte.

Urbinan eratutako ekitaldietan parte hartzera ere deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!