Asebi elkarteak eratuta, Arantza bifido eta Hidrozefaliaren I. Prebentzio Jardunaldiak izango dira Durangoko Emakumearen Sustapenerako Zentroan.
Eguenean, hilaren 14an, izango dira, 16:30ean hasita. Elkarteko Laura Cid psikologoak eta Jose Ramon Oribe medikuak jardungo dute gaixoon gaineko informazioa eta horri aurre hartzeko neurriak azaltzen.