Atxikimenduak hainbat izan dira. Euskal preso politiko guztien defentsarako konpromisoak hartu dituzte Ibaetako foroa osatzen duten 50etik gora eragile sozial, sindikal eta politikok. Durangokoek ere “norabide horretan indar egiteko” eskatu dute: ELA, LAB, Askatasuna,

ETAk su-eten iraunkorra indarrean jarri zuenetik, presoen egoerak okerrera egiteari ustekabea ez eze, “arduratzeko moduko arrazoia” ere baderitzo Elorrietak, eta, “PSE-EErentzat errentagarriagoa dela errepresioa eta sarraskia, irtenbidea baino”. Diezek “presoak xantaia eta mendeku lez erabiltzen uzteko ordua” dela nabarmendu du.
30 dira Durangaldeko presoak, azaldu dutenez, eta bat be ez ei dago Euskal Herrian; zazpik, gainera, kalean beharko lukete. Euskal kultura eta musika munduko hainbat lagunek ere, gaur, 24 orduko baraualdia hasiko dute, Durangoko herritarrekin batera: Mikel Urdangarin, Anje Duhalde, Kirmen Uribe,…