
Sei emakumeren lanak biltzen dituen erakusketa, sei emakumeren begietatik begiratuta ikusten diren irudiek osatzen dutena.
Sei argazkilari erretratuaren inguruko hausnarketa egiteko bildu dira eta horren emaitza da “Rtratu(ek)” izeneko erakusketa hau.
Argazkien, hormatik zintzilikaturiko erretratuen egileak, kameraren botoia sakatu dutenak, guztiak dira emakumeak, eta guztiek dute bizileku Durangaldea.
Bizileku eta genero berekoak izan arren baina,funtsean, begiratzeko sei modu ezberdin topatuko ditu bisitariak erakusketa honetan: urruti bizi direnen aurpegiak, autorretratuak eta gizakien gorputzetan zizelkatutako pasarteak. Ikusten denaren eta ikusi ezin denaren arteko borroka da sei emakume hauen lanek irudikatzen dutena, aurkezpenean azaldu dutenez..
Bakoitzak bere bi begiekin ikusitako sei errealitate horiek erretratuan batu dituzten artistak ondokoak dira: Goiuri Aldekoa-Otalora, Amaia Alberdi, Idurre Arrazola, Lourdes Barrio, Esti Uriarte eta Itziar Unzueta.
Erakusleiho bat eskaini nahi diote sei emakume hauek herrari: urrtiko aurpegiak, azalaren tonu desberdinak eta autorretratuak ikusten direneko leihoa topatuko dugu Durangoko Arte eta Historia Museoko hormetan. Telebistako eta aldizkarietako iragarkietakoetaz aparteko begiradak ere badaudela ikusteko.