Gerediaga Folk 2006

Anboto 2006ko abe. 7a, 15:21
Liburu eta Diska Azoka egunetan aspaldiko 7 urteetan egin duen moduan, Durangon Folk antolatu du Durangoko Kriskitin dantza taldeak.
Liburu eta Diska Azoka egunetan aspaldiko 7 urteetan egin duen moduan, Durangon Folk antolatu du Durangoko Kriskitin dantza taldeak.
Bi egunetarako ekintzak antolatu dituzte gainera, gaur eta bihar Durangon beste herrialde batzuetako dantzak ikusi eta gozatu nahi dituenarentzako.
Durangoko hainbat lekutan izango dira dantza emanaldiok, egunotan jaia herriko toki askotan igartzen den moduan.
Gaura iluntzean esaterako, 20:00tan San Agustinen Murtziako Villa de Alhama eta Kriskitin taldearen dantzak izango dira. Zapatuan, goizean Kalejira egingo dute Murtziako, Landetako, Soraluzeko eta Durangoko taldeek. Pixkanaka Landako gunera gerturatzen joango dira, eta eguerdiko ordu bata terdiak aldera Azokako sarreran eta 14:00 Kafe Antzokiak dantzatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!