Berba baten, "arrakastatsua" izan da Euskal Liburu eta Disko Azoka

Anboto 2006ko abe. 11a, 10:13
Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria Jon Irabazabalek berba baten batu dau balorazioa: "arrakastatsua". Aukeratutako gaiari esker egitarauak eman dio berezitasuna Azokari, aurten, azaldu dabenez: Bidaiak. Horri lotuta, Argentinatik ekarritako eta Euskal Herrian lehenengoz eman den Gora Vasco filma nabarmendu du Gerediagak. Baita lehenengoz egin den hizkuntza gitxiatua duen herrialde bati egindako gonbita ere: Eslovenia. Aurtengo edizioan Azoka "heldu" bat nabarmendu daiteke.
Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria Jon Irabazabalek berba baten batu dau balorazioa: "arrakastatsua". Aukeratutako gaiari esker egitarauak eman dio berezitasuna Azokari, aurten, azaldu dabenez: Bidaiak. Horri lotuta, Argentinatik ekarritako eta Euskal Herrian lehenengoz eman den Gora Vasco filma nabarmendu du Gerediagak. Baita lehenengoz egin den hizkuntza gitxiatua duen herrialde bati egindako gonbita ere: Eslovenia. Aurtengo edizioan Azoka "heldu" bat nabarmendu daiteke.

Gerediaga elkartetik azaldu dabenez, esperientzia "aberasgarria" da Azokan, aurten, izandakoa. Bestalde, Azokan parte hartu duten editore eta diskoetxeetako arduradunekin berba eginda, "salmentak orekatu" egin ei dira: "Jendeak kontzienteki erosten du. Ondo pentsatutako erosketak egin dira eta horrek Azoka heldu ba egin du; sinesgarria". Aldi berean, Euskal Editoreen Elkarteko presidente Jorge Gimenezek azpimarratu duenez, "aurten hiru egun oso on egon dira erosketak egiteko, patxadaz aritzeko aukera izan du jendeak. Urterik urte, gainera, egileak ere gero etaa kontzienteago dira Azokara etortzeak giroari eta salmentari egiten dion ekarpen positiboaz".

Bestalde, Iparraldeko Gure Irratiak Azokak erakutsitako elkartasuna eskertzeko aprobetxatu nahi izan du balorazio prentsaurrekoa. 13.500 euroko diru bilketa egin dute Azoka egunetan, Gerediagak utzitako lekuan. Gure Irratiko arduradunek eskerrak adierazi nahi izan dizkiete era horretara eurekin bat egiten duten guztiei eta laguntza eskaini dieten Azokara etorritako bisitari guztiei.azoka.jpg

"Erakargarriagoa"

Aurtengo edizioan Azoka heldu bat nabarmendu daiteke. Horrela azaldu du Gerediagak. "Ahalegin berezia" egin du, aurten, Gerediagak Azoka "erakargarriagoa" egiten eta jendearen erantzuna "ona" izan da, bai bisitan, bai antolatutako ekitaldietan parte hartzen eta erosten.

Landako erakustazokara, batez ere, lehenengo hiru egunetan banatuta hurreratu da jendea. Jende asko hurreratu da eta bisitak "orekatuagoak" izan dira; "erosoagoak" ere.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herrira atea ez eze, kanpo begira leihoa ere bada, Gerediagakoen esanetan. Horren adibide dira, aurten, Azoka bisitatu duten esloveniar idazleak eta Argentinako zinemagileak. Gerediagak gonbidatuta etorri dira eta, elkarteko kideek aderazi dutenez, "zabaldutako bide berri horretatik jarraituta, aurrera begira fruituak eman ditzazke horrek".

Bidaiak. Horixe izan da aurten aukeratutako gaia eta asmatu egin ei du Gerediagak. Egitaraua "arrakastatsua" izan da adierazi dutenez: "egon egon diren arren, publiko txikia izan duten ekitaldiak, orokorrean oso erantzun ona izan dute eratutako ekitaldiek. Nabarmentzekoa da ekitaldietan oso jende desberdinak parte hartu izan duela".

Erasoen aurrean

Erasoen aurrean Gerediagak gogoratu du elkarte "zabala" dela eurena: "Durangaldean garapen sozial eta kulturala sustatuko duen Elkarte erreferentea izatea da helburu, eskualdeko ezaupideetan sakonduaz eta zabalkunderako, eskualdearen berri emanez. Horretarako pentsamendu eta iritzi guztiak aintzat hartzen ditu".

Gerediaga elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Diskoetxeen Elkarteak "eraso eta mehatxuen aurrean", adierazi dute, "1965etik Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzen dela, euskal kulturari eta bereiziki euskarazko eta euskal arloko liburugintzari, diskogintzari eta, garai berrietan, bestelako euskarri mota batzueri bultzada eman eta lekua egiteko". Nabarmendu dutenez hori da helburu nagusia eta "lan horretan ez dute onartu ez onartuko interferentziarik".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!