Santo Tomas azoka ospatuko dute Durangoko institutuan

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:21
F. J. Zumarraga Institutuan Santo Tomas feria ospatuko dute, hilaren 22an. Futbito, saskibaloi eta pilota txapelketak hasiko dituzte, 10:30ean; eta, prest izango dituzte euskal produktuen erakustokiak ere.

Karta jokoan jarduterik ere izango dute, eta, herri-kirol lehiaketa hasiko dute, 12:00etan, DBHko gazteenek. Euskal produktuen otzara bat egingo da zotz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!