Mobilizazioak baldintza demokratiko eske

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:40
Autodeterminazioaren alde, baldintza demokratikoak lelopean, auto karabana abiatuko da abenduaren 20an, Tabiratik, 19:00etan; 20an, berriz, manifestazioa, Txiki Otaegitik, 19:30ean. Antolatzaileen berbetan, Euskal Herriak une berezia bizi du eta “gatazka konpontzeko aukera ezin hobea da”. Baina, “ezinbestekoa” deritze herritarrak prozezuaren “protagonista” izateari: “Euskal Herritarroi dagokigu berba eta erabakitzeko eskubidea”.

Baldintza demokratikoak “ezinbestekoak” direla nabarmendu dute: “Egoera gogorra da; egunik egun eskubideak ukatzen zaizkigu”. ETAren su-eten iraunkorretik, “inguruko 7 lagun izan dira Audientzia Nazionalean eta durangar bi epaitu dituzte; lagun bat atxilotu dute; mobilizazioetan 7 lagun identifikatu dituzte eta 3 gazte jarraipen etengabean izan dira; hilabetean 31 kontrol izan dira, gutxienez; bost laguni isunak (30.000 euro batuz)…”. Gatazka konpontzeko “indarrak batu” behar direla nabarmendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!