Durangon erabakiko da Urrezko Xistera

Anboto 2006ko abe. 14a, 16:12
Eusko Basque enpresak Urrezko Xistera txapelketa antolatu du Durangon. Urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa izaten den horretan, lau bikotek parte hartuko dute, eta finalerdi bitan lehiatuko dira . Irabazleek urtarrilaren 6an jokatuko dute final nagusia, Durangoko frontoian.

Lehen finalerdian Adolfo Elizegi durangarrak parte hartuko du; Alberdi I-arekin bikotea osatuz, Hormaetxea eta Barrondoren kontra arituko da, abenduaren 30ean, Durangon. Finaleko bigarren protagonistak urtezahar egunean erabakiko dira, Bilboko Deportivon:  Alberdi II-a eta Felix, Lander eta Alliezen aurka lehiatuko dira.

Gernikako torneoa

Adolfo Elizegik, Gernikako Bakearen Hiria txapelketan ere parte hartuko du, Artetxerekin bikotea osatuz. Finalaurrekoetan, Alberdi I-aren eta Barrondoren kontra jokatuko dute, astelehenean. Irabaziz gero, hilaren 25ean, Aimar-Felix eta Alberdi II - Alberdi III bikoteen arteko garailearen kontra arituko dira urteberri eguneko finalean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!