Hernandezen hilketagatik, zigorrik txikiena jarri die Ardanzar

Anboto 2006ko aza. 22a, 12:25
Bizkaiko Lurralde Epaitegiak 17 urte eta 9 hileko kartzela zigorra jarri dio Felipe Ardanzari, Ofelia Hernandez bikotekide ohia hiltzeagatik. Epaileak erailketagatik jarri daitekeen zigorrik txikiena jarri dio, zinpeko epaimahaiak eskura zeukan ebazpenik gogorrena hartu arren. Clara Campoamorrek helegitea aurkeztuko duela jakin eragin du; Udalaren abokatuek, ebazpena aztertuko dutela ezer erabaki aurretik.

Hiltzeagatik 15 urteko kartzela zigorra jarri die; elkarrekin bizi bitartean eta geroago, Hernandezi emandako txartu txarrengatik urte bikoa; eta urruntze-agindua urratzeagatik beste 9 hilekoa. Ateratzean ezingo du 20 urtez Hernandezen seme-alabekin traturik izan, horiengandik 500 metro baino gutxiagora egon ere ez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!