Herri-krosa eta bazkaria izango dira domekan

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:23
Euskal Herriaren autodeterminazio kanpainarekin lotuta, lau kilometroko herri-krosa, paella lehiaketa eta manifestazioa eratu ditu etzirako Ezker Abertzaleak.
Euskal Herriaren autodeterminazio kanpainarekin lotuta, lau kilometroko herri-krosa, paella lehiaketa eta manifestazioa eratu ditu etzirako Ezker Abertzaleak.

Bake prozedura abiatu zela 7 hile direla gogoratzearekin batera, orain, eztabaida ebazpen-mahaian dagoela azaldu dute: "aurrera egin behar badu gutxieneko batzuk bete behar dira: lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea. Mahaiak aintzat hartu behar du autodeterminazioaren aldekoa dela gehiengoa".
"Alderdiek ere onartutako blokeo egoerarekin amaitzea" da Ezker Abertzalearen apustua, eta, "gehiengoren babesa" duten aldarriok zabaltzeko eratutako ekitaldietan parte hartzera deitu dute. Zapatuan elkarrateratzea egingo da Andra Marian, 12:00etan. Domekako ekitaldiak, berriz, 12:00etan — 15 minutu aurretik batuko dira— Santa Anatik irtengo duen herri-krosak hasiko ditu (Alpino, Ttipi-Ttapa eta Intxaurren eman daiteke izena).
Paella lehiaketa 13:00etan hasiko da, Merkatu Plazan; gero, herri bazkaria. 18:00etan, manifestazioa, Txiki Otaegitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!