Emakume bat atxilotu dabe senarra erasotzeagaitik

Anboto 2006ko aza. 21a, 12:19
Emakume bat atxilotu dute, Durangon, bere senarra hainbat bider sastatu ondoren. Joan zen zapatu goizaldean atxilotu zuten 33 urteko N. M. D. ertzainek, hilketa saiakera leporatuta.
Emakume bat atxilotu dute, Durangon, bere senarra hainbat bider sastatu ondoren. Joan zen zapatu goizaldean atxilotu zuten 33 urteko N. M. D. ertzainek, hilketa saiakera leporatuta.

Ustezko erasotzailea etxera zihoala atxilotu zuten. Domekan, emakumearen espetxeratzea agindu zuten Durangoko Guardiako Epaitegian. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizona komisaldegira bertaratu zen erasoa salatzera, eta ondoren, zituen zauriak osatu zizkioten erietxean.
Gertaerak joan zen bariku gauean izan ziren, Ertzaintzaren arabera. Erasotuaren berbetan, 21:00ak aurretik gertatu zen erasoa, ezkontza-egoitzan, Durangon bertan. “Emakumeak sukaldeko ganibeta atera zuen sofa baten azpitik, han zeukan-eta ezkutatuta, gorputzeko hainbat ataletan sartuz”, erasotuak adierazitakoaren arabera. Etxetik irtetea lortu zuten gizonak eta senitarteko batzuen etxera joan zen, laguntza eske.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!