Garaile zelaian eta zelaitik kanpora

Anboto 2006ko aza. 24a, 12:07
Durango Rugby Taldeko emakumeen taldea bolada onean dago. Batetik, Mungiari irabazi zioten (38-12), lehen zati zoragarri bati esker. Garaipen horrek ligan sendo jarraitzeko balioko die. Bestetik, taldean 15 eta 18 urte arteko lau jokalari berri dituzte astelehenetik. Badauzkate, beraz, pozik egoteko arrazoiak.

Durangaldeko ikastetxeetan emandako hitzaldiek uzta oparoa ekarri dute: “Futbol edo saskibaloi taldeetan lekurik gabe geratzen direnei rugbyan beren txokoa izan dezaketela azaltzen diegu; hau da, sarea botatzen dugu ea inor erakartzea lortzen dugun. Lau neska horien etorrera benetan pozteko albistea da”, dio Joan Manuel Iriondo presidenteak.

Senior A mailako gizonezkoen taldeak ere tinko darrai. Valentzia egurtu (28-8) eta puntu extra lortzeko balio zien laugarren entsegua azken segunduetan lortu zuten. Garaipen horrek datozen asteetako konpromiso zailei lasaiago aurre egiteko balioko die. Asteburuan Vigoko Unibertsitatearen kontra jokatuko dute, eta gaur hamabost, Alcobendas liderra jasoko dute etxean.

Lau porrot jarraian

Senior B mailako taldeak, ostera, porrot latza jasan zuen Zarautzen aurka (32-7). Lehen zatian denboraldiko minuturik onenak jokatu zituzten, baina aldageletatik bueltan, minutuak aurrera joan ahala, taldea nekatu egin zen eta Zarautzek ederki baliatu zituen hutsuneak. Albiste onen artean, Jon Duandikoetxeak aspaldiko partez jokatu izana dago. Gogoz eta sendo aritu zen jokalaria.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!