Bizkaiko eta EAEko metal sektorearen egoera eta etorkizuna hartu dute hizpide, administrazioak eskainitako zerbitzuak ez eze. Lankidetza esperientzia praktiko bi ere azaldu dituzte. Hizlari lez jardun zuten Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko aldunak, Bizkaiko Berrikuntza Agentziako zuzendariak, ACI
CAE Ibilgailuetako Osagaien Industrien Euskadiko Kluster taldeko lehendakariak, Stuttgarko Virtual Dimension Center Fellbacheko proiektu zuzendariak, eta Bilboko Ezkerraldean enpresen arteko lankidetza sustatzen dihardutenak.Lankidetza beharrezkoa da etorkizunari begira, ondorioztatu dutenez: eskualdean automozioa nagusi izanda, hori mantentzeko hartu-emanak indartu behar ei dira. Lankidetza aukera desberdinak aitatu zituzten.