Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza azaldu du martitzenean

Anboto 2006ko azaroaren 20a

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bere hezkuntza eskaintza azaldu du, martitzenean, azaroaren 21ean. Durangoko Elkartegiko hitzaldi aretoan izango da informazio saioa 18:30ean.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bere hezkuntza eskaintza azaldu du, martitzenean, azaroaren 21ean. Durangoko Elkartegiko hitzaldi aretoan izango da informazio saioa 18:30ean.

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) hainbat eskualdetan egingo ditu informazio-saiook EHUk, azaroa eta abendua bitartean. Azaroaren 21ean, Durangon eta Portugaleten izango dira. Gernikan, 22an. Lehendabiziko hartu-emana egin gura du EHUk unibertsitatera oraindik sartu ez diren ikasleekin; baita horien guraso, orientatzaile eta irakasleekin ere.

EHUko ordezkariak hurreratuko dira saiootara unibertsitatearen berri ematera: Euskal Herriko Unibertsitateko eskaintza akademikoa eta unibertsitatera sartzeko burutu beharreko pausoen berri emango due, besteak beste.

EAEn, guztira, 25 informazino-saio egingo dituzte: 10 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta hiru Araban. Durangokoak, Portugaletekoarekin batera, abiatuko ditu saio horiek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!