Sormena sustatzeko beka

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:59

Iaz zabaldu zuten lehenengoz Durangoko udalean, kulturaren alorreko ekoizleei zuzenduriko beka, diru-laguntza. Zazpi proiektu aurkeztu ziren orduan, eta aste honetan diruz lagundutako iazko asmo haiek zertan zehaztu diren ikusi ahal izan dugu.

6. 000 euro ingurukoa izan zen iaz diru-laguntzaren zenbatekoa, eta aurkeztutako zazpi proiektuen artetik bi aukeratu zituzten, eta erdi bana jaso zuten beka.

Batetik, Txelu Angoitia argazkilariak 3.000 euro inguruko diru laguntza baliatuta, bidaia argazkiak atera zituen zuri beltzean, jendea bere egunerokotasunean irudikatuz. Beste herrialde batzuetako jendearen irudiek osatzen duten bilduma egin du. Emaitza, Paralelo 21 izeneko liburuan ikus daiteke.

Bestetik, Jesus Mari Arruabarrenak, animalien eta gizakion arteko harremari buruzko argazkien bilduma osatu du bekari eskerrak; Estatuen zehar, batez ere jaietan (San Fermin, etab.) animalien errealitatera gerturatzen gaituzte Arruabarrenaren argazkiek.

Durangoko Udalak aurten ere Somen Beka hau zabalduko duela aurreratu du, bekaren zenbatekoa 8.000 eurora iritsiko dela adieraziz. Laister jakinaraziko dizkigute aurtengo baldintzak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!