Lanbidez Hiritar erakusketa

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:41
Eguaztenean hasi, eta azaroaren 22ra bitartean Landako Erakustazokan generoa, etorkinak eta errefuxiatuak, hegoaldeko ekoizleak eta bidezko merkataritza, demokrazia, eta kanpo zorra gaitzat hartuta.
Eguaztenean hasi, eta azaroaren 22ra bitartean Landako Erakustazokan generoa, etorkinak eta errefuxiatuak, hegoaldeko ekoizleak eta bidezko merkataritza, demokrazia,  eta kanpo zorra gaitzat hartuta.

Edonorentzako irekia da, goizean 9etatik 13:30ak arte, eta 16:00etatik  20:00etara bitartean. Gernika eta Iruñean egon ostean, durangarren artean Lanbidez Hiritar izeneko erakusketak egin duen lehenengo egunean, Fray Juan de Zumarraga Institutuko DBHko hirugarren mailako ikasle talde bat topatu dugu. Tutoretzako ordua aprobetxatuta, ordu t’erdiko bisita gidatua gozatzen. Joana Aguado hezitzaileak gidatu ditu erakusketan zehar, eta harekin egin dituzte proposatutako ariketak. Joanaren berbetan, 14 eta 18 urte tarteko gazteak bakea eta tolerantzia bezalako printzipioetan barneratzea da helburua, eta adin horretakoen interesa piztea zaila den arren, emaitza polita izaten da.

Hegoaldeko ekoizleak eta bidezko merkataritza, eta etorkinak eta errefuxiatuak izan dira landu, eztabaidatu eta  erreflexionatu dituztenak.

Eskualdeko ikastetxeetako beste gazte batzuek ere, Landakon ikasi eta ikusitakoa, euren eguneroko bizitzan eta eskolan praktikan jarriko dute azaroaren 22rarteko egunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!