
Durangoko EAJ-PNVk eta bere egoitzak, Batzoki Tabiratarrak, ehun urte bete dituzte orain gutxi, horregatik era guztietako ekitaldiak antolatzen ari dira Batzoki Tabiratarrean. Astarloa Kultur Taldeari aproposa iruditu zitzaion ekitaldi horien artean, euskal abertzaletasunaren ideal legitimoak eta demokratikoak zabaltzearen alde lan egindako gizon-emakumeei omenaldi xume bat egitea eta ordutik lan horretan jardun du Sabino Arana Fundazioaren lankidetzarekin.
Helburua Durangoko EAJ-PNVren historia kontatzea da. Sorrera eta zabalkundea azpimarratzen dira erakusketan, abertzale ezagun zein anonimoen lana nabarmenduz.
Erakusketa abenduaren 3ra arte egongo da irekita. Ordutegia: asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita egongo da.