Honako hau izan da Mugarrak bete duen hirugarren denboraldia. Triatloiak eta duatloiak Euskal Herri osoan izan duen hazkuntzaren bide logikoari jarraituz, durangoko kirolariak ez ziren bazterrean gelditu. 13 lagunek sortu zuten kluba, federatu eta konpetizioetan parte hartzeko. Ahoz ahokoak bere lana eginda, aurten 60 federatu izan ditu Mugarrak. Kopuru aldetik soilik ez da hazi taldea, ordea. Aurten Durangoko Duatloi Herrikoia antolatu dute, eta zuzendaritzaren ustez, “parrakastatsua izan da oso, bai maila sozialean, sortu genuen herri-giroari dagokionean, eta baita talde moduan sendotzeko erabili genuelako ere; 50 bat taldekide aritu ginen eta etorkizunean horrelako ekitaldiak antolatzeko kapazitatea dugula konturatu ginen“.
Horren harira, datorren urtean dimentsioa eta ondorioz esfortsua bikoiztu egingo da duatloi herrikoian. Izan ere, bi proba antolatuko dira, bata “herrikoia” eta bestea federatua. Lehenengoa egiteko data mantendu egingo da, San Faustoen bezperan, alegia. Bigarrena udaberri bueltan egiten saiatuko dira.

Hori guztia lortzeko “Zarate eta Elexpe eta Egoin enpresen laguntza izan dugu eta eskertu nahi deigu kirol hone alde egin izana“.
Bukatzeko, taldeko idazkariak dei bat luzatzen du: “Ea emakume gehiago animatzen diren gurekin bat egitera. Aurten hiru federatu izan ditugu, baina badakigu zale gehiago daudena”; Taldekideentzat erronka bat ere badu: aurten Anberesko (Belgika) Ironman erdia korritzeko bidaia egin behar dugu, beraz gogor entrenatu dezala parte hartu nahi duenak!”.
“Parte hartzaileen artean sortzen den giroa sinestezina da”
Irabazi ez, baina bazenu legez sentitu omen zinen.
Bai horixe! Ingelesek dioten moduan han helmugaratutako guztiak ginen ‘finisher’-ak.
Gainera hamaika ordutik jeistea lortu zenuen.
Bai, horixe nuen helburu. Hainbeste orduko proban zer gertatu daitekeen ez dakizu. Gorputzeko gorabeherez gainera kanpo faktoreak ere badaude: hezetasuna, haizea… Beraz, lorpenak asko poztu ninduen.
Zer pentsatu zenuen proba hasi aurretxoan eta amaitutakoan?
Hasi aurretxoan zera pentsatu nuen. “Nork arraio agindu dit ona etortzeko?” Behin proba hasita disfrutatzen saiatu nintzen. Bizikletan, kilometro asko zirenez, momentu txarrak ere izan nituen. Horrelakoetan buruz gogorra izan eta positiboki pentsatu beharra dago, bestela bertan geratuko zara. Amaieran, andrea eta seme-alaba biak zai ikusteak, ikurrina eskuan zutela, hunkigarria izan zen. Horri parte hartzaileon artean sortzen den giro aparta gaineratu behar zaio. Aurreko egunetan entrenatzen ari zarela jendea ezagutzeko eta probari buruz hitz egiteko modua izaten da eta solasaldi atseginak irteten dira.