Txapelketa honek, bi helburu nagusi ditu Jose Luis Tejedor Euskal Gimnastika Federazioaren lehendakariaren esanetan: “Hiru aste barru Kanariasen taldekako txapelketa nagusia izango da, eta Durangoko saioa gimnnasten sasoi puntua ebaluatzeko hitzordu aproposa da. Gimnastek beraiek ere, prestaketa osatzeko baliatuko dute. Horrez gainera, eskualdeko neska gazteak gimnasiara hurbildu nahi ditugu, eta jada badabiltzanei, modalitate honetako izarrekin gozatzeko aukera eman”.
Txapelketa 15:15ean hasiko da. Parte hartzaileak aurkeztu ondoren, talde bakoitzak bere saioa aurkeztuko du. Ondoren, 18:15ean eta txapelketaz kanpora, Espainiako selekzioko junior mailako gazteek eta Jennifer Colino gimnastak banakako erakustaldiak eskainiko dituzte.
Almudena Cid ere etorriko da
Almudena Cid gasteizko gimnasta ezaguna eta Durangon izango da domekan. Aspaldian komunikabide batean komentarista lanak egiten ibili da eta oraintsu ekin die entrenamenduei. Horregatik, “ez dakigu erakustadia emango duen, baina bertan izatea ere garrantzitsua da gazteei ilusio itzela egiten dielako, autografo bat sinatzeko bakarrik bada ere”.