Arreta publikorako zerbitzuak ez eze, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Iurreta eta Durangoko posta banaketaren ardura batzen du bulegoak. Guztira 24 langile dihardute Durangoko Posta bulego berrian.
Postaren Irisgarritasun Plangintzaren barruan egin da lekualdaketa:“
Posta zerbitzuaren baldintzak eta langileen lana hobetzeko; aukera hori
ematen du azalera handiagoak, dena solairu bakarrean egoteak, eta
oinezko zein ibilgailuentzat sarrera erraztu izanak”. Jendaurreko orduetarako bulegoa, posta-gela, paketeen eremua, biltegia eta kaia batuko ditu. "Zerbitzu anitzeko bulegoa" da zabaldu berri dutena