Pochuetan bideratutako egitasmoetara batzera deitu du Bateginez GKE-ak

Anboto 2006ko aza. 14a, 15:35
Bateginez gobernuz kanpoko erakundeak kanpaina berria jarri du martxan, Pochutan (Guatemala), bultzatutako egitasmo eta ikasketa beketara kide berriak batu guran. Azken urteetan besoetako egiteak jaitsi egin dira, azaldu dutenez, eta gehituz doaz Bateginezek eskainitako ikasketa bekak. Egitasmo bioi bultzada eman guran abiatu dute kanpaina, ohar baten azaldu moduan.

Bateginezek 1995ean sortu zuen besoetakotze proiektua, 314 umerekin. Orain, berriz, 288 dira besoetako egiteak. “Azken urteetan, Bigarren Hezkuntzako eta gure Lanbide Heziketa izan daitezken ikasleentzat ikasketa beka-fondoa gelditu gabe joan da igotzen. Eta, aurten 60 ikasleri lagundu dion fondo hori sasoi bateko ama eta aita besoetakoen ekarpenei esker igo da, neurri handian”, azaldu dutenez.

Egitasmo biak sendotu gura dituzte. Biei ere “premiazkoak” deritze-eta Bateginezek Pochutako gazteen osasuna eta hezkuntza “segurtatzeko”. Besoetako egitea, batez ere, desnutrizio kronikoari aurre egiteko azaldu dutenez; “kafearen krisiak eta langabeziak berriro ere mahai gainean jarritakoa hori”. Gogorarazi dute ume bat besoetako egiteak ez duela “ahalegin ekonomiko handia” eskatzen: egunean 50 zentimo (180,30 euro urtean). “emaitza, berriz, ordainezina da”. Eskolaratze gastu eta eskola materialari ez eze, botika edo azterketa medikuei egiten zaie aurre. Era berean, oinarrizko elikagaiak jasotzen dituzte, hilero. Informazioa: 94 621 84 26 (goizez).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!