Hirigune historikorako, zaborra batzeko laguntza zerbitzua

Anboto 2006ko aza. 13a, 16:01
Gaur bertan hasiko dira hirigunea historikoan hondakin solidoak edukiontzien bitartez batzen. Durangoko Alde Zaharra (DAZ) elkartearekin akordioa adostu du Udalak. Zapatuetan eta jai egun bezperatan ezik, egunero eskainiko da zerbitzua.

DAZek proposatuta, aurretik zehaztutako lekuetan utziko dira edukiontziak; neguan, 20:00etan, eta, udan, 21:00etan, hain zuzen. Eta, ordu hori aurretik ezingo da zaborrik utzi, “are gutxiago lurrean”. Edukiontziak 23:00etan batuko dituzte.

Etxeko hiri-hondakin solidoak batzeko laguntza esklusiboa dira edukiontzi horiek, udal arduradunek nabarmendu dutenaren arabera: “Pertsona nagusien joan-etorria ez dadin horren problematikoa izan”, argitu duten moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!