Langabeei zuzendutako ikastaro berriak, Behargintzak bideratuta

Anboto 2006ko aza. 10a, 15:17
Durangaldeko Behargintzaren bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza sailak diruz lagunduta, langabetuei zuzendutako ikastaro berriak eratu ditu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak.

Ohiko mekanizazioa eta CNC teknikaria (445 ordu) Batxillergoa duten 18tik 40 urtera artekoei dago zuzenduta; eskola-graduatudun edo eskola-ziurtagiridun 40 urtetik beherako emakumeei begira eratu da, berriz, Geriatria laguntzailea (236 ordu); Sukaldeko laguntzailea (386 ordukoa) egin dezakete 40 urtetik gorakoek. Berrikuntza lez, Kanpo-merkataritzako teknikaria (357 ordu) ikastaroa ere martxan dago, Ekonomia eta Zuzenbidean lizentziatutakoentzat.

Durangaldeko Behargintzako arduradunek azaldu dutenez, prestakuntza amaitu ondoren, Durangaldeko enpresetan praktikak egingo dituzte ikasleek. Informazioa: 94 623 25 23.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!