Posta bulegoaren lekualdatzea datorren astean egingo dute

Anboto 2006ko aza. 10a, 15:04
Martitzenean, azaroaren 14an, zabalduko dute Pedro Pablo Astarloa kaleko 10. zenbakian posta bulego berria. Astelehen goizean zabalduko dute azkenekoz Zeharkaleko posta bulegoa; arratsaldea aprobetxatuko dute lekualdatzerako.

Iazko urrian hasi ziren egoitza berria izango dena atontzeko lanak, eta dagoeneko, dena prest dago. Posta arduradunek orduan azaldu zutenez, guztira, 400 posta-kutxa izango ditu, eta azaleraz, 450 metro koadro hartzen ditu. Jendaurreko orduak ez eze, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Iurreta eta Durangon posta banatzeko zerbitzua ere eskainiko dute. “Zerbitzu anitzeko” bulegoa izango ei da.

Postaren Irisgarritasun Plangintzaren barruan egin da lekualdaketa:“ Posta zerbitzuaren baldintzak eta langileen lana hobetzeko; aukera hori ematen du azalera handiagoak, dena solairu bakarrean egoteak, eta oinezko zein ibilgailuentzat sarrera erraztu izanak”. Jendaurreko orduetarako bulegoa, posta-gela, paketeen eremua, biltegia eta kaia batuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!