Erkidegoen batasuna, Durangoko Landako Gunean

Anboto 2006ko aza. 10a, 18:52
Durangoko Landako Guneak Erkidegoen jaialdia hartuko du aurten ere, gaur hasi eta igandera bitartean. Bigarrenez antolatutako ekimen horren helburu nagusiak kultura desberdinen arteko harremanak sendotzea eta bakoitzaren berezitasunak bisitariei erakustea izango dira.
Durangoko Landako Guneak Erkidegoen jaialdia hartuko du aurten ere, gaur hasi eta igandera bitartean. Bigarrenez antolatutako ekimen horren helburu nagusiak kultura desberdinen arteko harremanak sendotzea eta bakoitzaren berezitasunak bisitariei erakustea izango dira.

Uriko zentro erregionalekin batera, Durangoko Udalak eta Landako Erakustazoka S.A. sozietate publikoak parte hartu dute antolaketa lanetan. Edizio honetan, Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Euskadi, Galizia eta nazioarteko komunitateek izango dituzte euren gune propioak.

Aitaturiko helburuez gainera, ekimen horrek turismo edo publizitate mailan berebiziko garrantzia dauka. Parte hartzen duten komunitateen aberarastasun kultural, gastronomiko eta folklorikoa jendartean erakusteaz aparte, erkidegoen baliabide turistikoak sustatzeko bide erakargarria ere bada.
Konpromisoa

Azken urteotan inmigrazioaren fenomenoa pil-pilean dagoen gaia da. Ikastetxeetan, lantokietan, herrietan... gure artean jatorri ezberdineko geroago eta lagun gehiago dago. Errealitate horren aurrean, kultura guztiak batuko dituen gizartea sortzea nahitaezkoa da. Jaialdi honetako antolatzaileek dinoenez, “gizarte integratua eta, aldi berean, integratzailea behar da”. Gizarte eredu horretan, pertsona eta kultur talde guztiek eskubide berberak izango lukete. Durangoko Udalak ildo horretan dihardu lanean, eta Landako Erakustazoka S.A. soziatearekin batera, etorkinak gizarteratzeko konpromisoa hartu dau; izan ere, elkarrengana hurbilduz eta hurbilekoa hobeto ezagutuz baino ezin da kulturen arteko elkarbizitza lortu.

Erkidegoen jaialdiak inguruko kultur errealitate guztiak batu nahi ditu. Bertan, jatorri, arraza, etnia edo erlijio ezberdineko lagunak izango dira.

Nortasunaren ispilu

Gaur (ostirala) hasi eta igandera arte (azaroak 12), ospatuko da Erkidegoen jaialdia Durangon. Hiru egun iraungo du, eta Landako Gunea izango da agertoki nagusi.

Durangon protagonista izango dira Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leongo eta Palentziako zentro kulturalak. Jaialdia nortasun kultural eta tradizionalaren ispilu izango da: etxola bakoitzean0 apaingarriak jarriko dituzte eta musika eta jantziak ere tradizionalak izango dira. Ikuskizun musikal eta folklorikoak be asteburu osoan zehar eskainiko ditue. Bisitariek leku ezbardinetako produktu tipikoak dastatzeko aukera be izango dabe, zapatuan eta domekan. Gainera, gura izanez gero, erosteko produktuak be eskuragai izango ditue. Standen gunean, jaialdiko erkidego bakotxak bisitariei zuzendutako erakustokiak izango ditu; kultura-erakusketak izango dira.

Ekitaldi asko

Egitarau zabala gertatu dabe edizino honetarako, jente guztiaren gustuak asetzeko modukoa. Kalejirak eta kale animazinoak Durangoko giroa aldatuko dabe. Gaur bertan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Andaluziako, Durangoko Kriskitin eta Kolonbiako dantza taldeek kalejiran urtengo dabe herriko kaleetan zehar, giroa berotzen hasteko. 21:00etan, jaialdiari hasikera ofiziala emongo deutsie, udal agintarien harreragaz. Ondoren, Luis Pastorren kontzertua eta Russel orkestragaz gozatzeko aukera izango da, goizaldeko 01:30ak arte.

Haurrek be protagonismo handia izango dabe asteburu honetan. Zapatu goizean, esaterako, eskulanak, hennazko tailerrak, ilekorda afrikarrak, aurpegi margotuak eta bestelako tailerrak izango dira. Arratsaldean, barriz, Gaztela eta Leongo herri-kirola gertutik ezagutzeko eta praktikatu ahal izango dabe ausartenek. 16:30ean hasi eta 18:30 arte, calva tailerra antolatu dabe.Domekan, haur-animazinoa Kulkiren eskutik etorriko da, goizeko 11:00etan.

Landako Gunea

Gaur zabalduko ditu ateak Erkidegoen jaialdiak, 19:00etatik 02:00ak arte. Zapatuan, ekintzak 11:00etatik 01:30era izango dira, eta ordu erdi geroago, Landako Gunea itxiko dabe. Domekan, ordutegia 11:00etatik 20:30era izango da. Turismoa sustatzeko guneak ordutegi berezia izango dau, goizean 11:00etatik 15:00ak arte ‘zabalik’ izango da, eta arratsaldean, barriz, 17:00etatik 21:00ak arte.

Aurreko orrialdean ikusi leitekenez, Landako Gunea hiru zonalde nagusitan banatu dabe antolatzaileek. Sarrerako gunean harrera egingo jake bisitariei, eta erkidego bakotxeko informazino turistikoa be emongo jako jenteari bertan.

Bigarren eremuan, Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon,Euskadi, Galizia eta nazinoarteko etxolak aurkituko doguz. Kazeta bakotxak bere agertokia, taberna eta publikoa hartzeko toki zabala izango dau. Esandako moduan, erkidego bakotxak 210 metro koadroko azalera hartuko dau.

Hirugarren gunean, eskenatoki nagusia egongo da, elkarteek elkarregaz egingo ditueen ekitaldiak erakusteko. Besteak beste, barikuan, Luis Pastorren kontzertua izango da; zapatuan, Anje Duhaldek eskainiko dau kantaldia; eta domekan, Folklore jaialdiaren txanda izango da. Bertan, Terra Nai gaita eta dantza taldeak, Ermuako koruak eta dantzak, eta Argoni Vasco elkarteak parte hartuko dabe.

Antolatzaileek emondako datuen arabera, igazko edizinoan, 10.000 lagun inguru hurbildu ziren Landako Gunera. Sarrera doakoa da, beraz, aurten be ez dogu aitzakirik izango barikuan, zapatuan edo domekan Erkidegoen jaialdia bisitatzeko.

Jaialdiko ekitaldien egitaraua

AZAROAK 10, BARIKUA
19:00: Jaialdiaren hasiera
19:00: Kalejira herriko kaleetan zehar, honako taldeekin:
1. El Sur abesbatza, Andaluziako kultur etxea
2. Kriskitin dantza taldea
3. Kolonbiako dantza taldea
21:00: Agintariei ondo-etorria eta Landako erakustazokako etxolen zabaltze ekitaldia.
22:00-23:30: Luis Pastorren kontzertua.
24:00-01:30: Animazinoa Russel orkrestagaz


AZAROAK 11, ZAPATUA

11:00: Ateen irekiera.
11:00: ‘Babel’ munduko emakumeen elkarteak antolaturiko kultura anitzeko tailerrak haurrentzat: gozo-eltzea, eskulanak eta sortze-espresioa, hennazko tatuajeak, ilekorda afrikarrak, aurpegi margotuak).
11:30: Kale animazinoa herriko kaleetan zehar, honako taldeekin:
1. Andaluziako kultur etxeko abesbatza (Barakaldo).
2. Palentziako Diputazinoko dantza taldea.
3. Udazkena erraldoien konpartsa (Zornotza).
4. Senegalgo dantzak.
5. Galiziako gaita eta dantza taldea.
13:00: Bertso saioa. Beñat Ugartetxea, Gorka Lazkano, Iratxe Ibarra eta Miren Amuriza (Gai jartzailea: Maite Berriozabal).
13:00-15:00: Produktu tipikoen dastaketa, etxoletan.
15:00-18:00: Jarduerak, animazinoa eta emonaldiak, etxoletan.
ANDALUZIAKO ETXOLA: Sevillana ikastaroa (17:00-18:00).
EXTREMADURAKO ETXOLA: Extremadurako dantza tailerra eta Extremadurako DVD emonaldia.
GAZTELA ETA LEONGO ETXOLA: Gaztelako dokumental eta musika emonaldia (16:00-18:00).
NAZINOARTEKO ERKIDEGOAREN ETXOLA: Musika etnikoa (15:30-16:30) eta ilekorda tailerra (16:30-18:00).
GALIZIAKO ETXOLA: Galiziako musika.
16:30-18:30: Haurrentzako tailerra, Gaztela eta Leongo herri-kirola
(Calva).
18:00: Folklore jaialdia, honako taldeekin:
1. Palentziako Diputazinoko dantza taldea.
2. Durangoko Andaluziar Zentroko dantza taldea.
3. Kriskitin dantza taldea (Durango).

20:00-21:00: Produktu tipikoen dastaketa, etxoletan.
20:00-22:00: Jarduerak, animazinoa eta emonaldiak, etxoletan.
ANDALUZIAKO ETXOLA: Flamenkoa (20:00-20:45).
EXTREMADURAKO ETXOLA: Musika eta DVD emonaldia.
GAZTELA ETA LEONGO ETXOLA: Alai taldea (20:00-22:00).
EUSKADIKO ETXOLA: txalaparta (20:00-20:15), euskal
dantza tailerra (20:20-20:50) eta musika (21:20-22:00).
NAZINOARTEKO ERKIDEGOAREN ETXOLA: Musika eta dantza etnikoak (21:00-22:00).
GALIZIAKO ETXOLA: Galiziako musika.
22:00-23:30: Anje Duhalderen kontzertua.
24:00-01:30: Cale Barí koadro flamenkoaren Sentimientos
ikuskizuna.


AZAROAK 12, DOMEKA
11:00: Ateen irekiera.
11:00-13:00: Kulki, haur-animazinoa.
12:30: Kale animazinoa, honako taldeekin:
1. Justo del Río dantza taldea (Burgos).
2. Dantza tropikalak.
3. Ermuako koruak eta dantzak.
4. Galiziako gaita eta dantza taldea.
13:00-15:00: Produktu tipikoen dastaketa, etxoletan.
15:00-18:00: Jarduerak, animazinoa eta emonaldiak, etxoletan.
ANDALUZIAKO ETXOLA: Flamenka jantzien desfilea (17:00)
EXTREMADURAKO ETXOLA: Musika eta Extremadurako koru eta dantzen taldea.
GAZTELA ETA LEONGO ETXOLA: Dokumentalaren emonaldia (14:30-16:30) eta Justo del Río taldearen saioa.
EUSKADIKO ETXOLA: Musika eskolako txistularien saioa
(13:15-14:00) eta DVD emonaldia (16:30).
NAZINOARTEKO ERKIDEGOAREN ETXOLA: Musika eta dantza etnikoak (15:00-16:30) eta kultura anitzeko tailerrak -margo tailerra, erratz dantza, kantu tailerra- (16:30-18:00).
GALIZIAKO ETXOLA: Galiziako musika.
18:00: Folklore jaialdia, honako taldeekin.
1. Galiziako gaita eta dantza taldea.
2. Ermuako koruak eta dantzak.
3. Argoni Vasco elkartea.
20:30: Agurra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!