Beasainen aurkako partidan bana egin eta puntua azken minutuan lortu zuten. Partidak bi zati izan zituen Ricardo Txintxurreta entrenatzailearen esanetan: “Ondo hasi gara, baloiaren kontrola izanez eta aukerak sortuz. Baina hutsegite batean aurrea hartu digute. Atsedenaldian, lasai jokatzeko esan diegu; garaipena posible zela”. Kontrakoa gertatu zen. Lehenengo zatiko joko ona, urduritasun eta zehaztasun falta bilakatu zen, eta liga hasierako mamuak itzuli ziren. Muruamendiarazek jokaldi isolatu batean lortu zuen berdinketa. Ligan lehenengoa egin zuen Arrasatearrak.
Ondorioz, jaitsiera postuak puntu bakarrera ditu Kulturalak: “Azken partidetan akats handiak egin ditugu. Urduri gaude eta emaitzari buelta ematea zaila da egoera horretan”.