Hurrengo bi lehiak aurkari zuzenen aurka ditu Sasikoak

Anboto 2006ko aza. 10a, 11:42
Sasikoa areto-futbol taldeak zulotik irtetzeko lehian aurkari zuzen dituen Zuzenbide eta Muriedas-Urrutia taldeen kontra jokatuko du datozen asteburu bietan. Durangarrek lau puntu dituzte, eta azken hirugarren daude, jaitsiera postuetan. Zuzenbide postu bat gorago dago, bi puntura, hauek ere zonalde gorrian. Salbazioaren langa Muriedasen zortzi puntuetan dago.

Beraz, Sasikoak, joan zen asteko jipoia ahaztu (8-1 Gernikaren kontra), eta burubelarri kontzentratu behar du hitzordu horietan, sailkapenaren behealdetik irten nahi badu.
Sasikoa B, aldiz, guztiz lehia diferentean dabil Preferente Mailan. Jokatutako sei partidak irabazita, lider dago, eta Soloarte bigarren sailkatuari hiru puntu ateratzen dizkio. Golik gehien egin duen taldea (34) eta gutxien jaso duen bigarrena da (17). Asteburuan Alufermarren kontra jokatuko dute etxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!